XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Garitza, masti ta pilistindarren baster guztiak kiskaldu ebezan aizeriak.

13. Asarre jarri ziran pilistindarrak eta Santson'en emaztea bizi zan etxeari sua emon, eta aitagiñarreba ta biok bizirik erre ebezan.

14. Orduan judaitarrak Santson lotu ta pilistindarrai emon gura izan eutsen.

Baña pilistindarrok orroaka etorkiozala, suak bedar igerra legez, lokarriak austu, ta astoaren matrail-azurragaz mille gizon garbitu ebazan.

Eta egarri zala, Jaungoikoa'ri otoi egin, eta matrail-azurreko agiñetik iturria sortu zan.

15. Geroago Gaza eritxon urira joan zan Santson.

Au jakin ebenean pilistindarrak, uriko ateak itxi ebezan eta urrengo goizean ilteko asmoa eben.

Baña Santson gaberdian jagi zan eta burdiñezko ateak lepoan artu ta alboko mendira eroan ebazan.

16. Bigarren emaztea bere, pilistindarra eban Santson'ek eta onixek galdu eban gizajoa.

17. Diru asko agindu eutsoen pilistindarrak Dalile'ri, Santson'i non eban bere indarra erasotearren.

Ekin-da ekin, gero be Santson'ek esan eutson: Ara, egundo ez dauste niri ulerik moztu, gastearotik Jaungoikoa'ri opalduta nago-ta, ulea moztuko ba'leuste, beste edozein gizon bezain makal geratuko nintzake.

18. Orduan, Santson lotan zala, ulea moztu-azo eutson emakume dollor arek, eta pilistindarrak etorri, ta lotu, ta begiak atara, ta astoa bai litzan, errotarriari eragiten ipiñi eben.

19. Beñola pilistindarrak, Dagon jainko-izunaren omenez jai aundia eben.

Gizon eta emakumez bete-beterik zan jauretxea.

Santson be eroan eben, bere lepotik barre egiteko.

Ordurako aziaz joyazan Santson'en uleak.

Itsu-mutillari esan eutson Santson'ek: Jauretxearen oñarri diran zutoi edo pilar bien erdira eroan nagik.